PRIBATUTASUN POLITIKA
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzeko, erabiltzaileei jakinarazten diegu posta elektronikoaren bidez ematen dituzten datu pertsonalak, eta webgune honetan kokatutako edo emandako web-inprimakien, eremu pribatuen edo beste edozein bitartekoren zein mekanismoren bidez bidaltzen dituztenak Biona Klinika osasun zerbitzuak S.L.P titulartasunpeko datu-tratamenduetan sartuko direla. Datu horiek erabiliko dira jasotako kontsulta eta eskaerei erantzuteko, erabiltzaileekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak, merkataritza-harremanak eta jarduerari legez dagozkion funtzioak kudeatzeko, harpidetutako buletinak eta albisteak bidaltzeko, eta etorkizunean erabiltzaileentzat interesgarriak izan litezkeen merkataritza-komunikazioak bidaltzeko.
Baldintza horiek onartzeak ezinbestean dakar berekin deskribatutako datu-tratamenduetarako baimena berariaz ematea. Datu horiek denbora-mugarik gabe kontserbatu ahal izango dira merkataritza-harremanaren jarraipena egiteko eta enpresaren funtzio legitimoak egiteko, non eta kontrakorik adierazten ez duzun.
Erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendua konfidentziala izango da. Biona konprometituta dago erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datu pertsonalen babesarekin, eta eskura dituen baliabideak erabiltzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Bionak datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko legeria betetzen du, eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Erregistro Nagusian inskribatuta dago.
Erabiltzaileak web orrialde honetan kokatzen den online- eko dendaren bidez eskaeraren bat egingo balu, Bionak, prestakuntzan edo produktuen bidalketan parte hartuko luketen pertsona edota enpresekin erabiltzaile horren datuak partekatuko lituzke. Partekatutako datuak prestakuntzaren eta produktuen bidalketaren kudeaketarako izango lirateke erabiliak. Zerbitzuaren prestakuntzarako datuen erabilpen hau ezinbestekoa da.
1. Datu pertsonalen bilketa
Bionak ez dizu eskatuko datu pertsonalik emateko webgunean sartzeko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.
Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.
Zerbitzuren bat adin txikikoei bideratuta baldin badago, Bionak horien gurasoen edo arduradunen baimena eskatuko du datuak biltzeko eta tratatzeko.
Bionak ezin du bermatu erabiltzaileak webgune honetan argitara ditzakeen edukien zehaztasuna eta zuzentasuna. Esan bezala, erabiltzailearen erantzukizuna da webgune honen erabilera-baldintzak betetzea.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datuak eguneratzea.
Webgune honen bitartez informazioa bidaltzeak ezinbestean dakar berekin pribatutasun-politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datu-tratamenduetarako baimena berariaz ematea.
2. Interesadunen eskubideak
Erabiltzaileak datuen aurka agertzeko nahiz datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo deuseztatzeko eskubideak erabil ditzake, baita gai honi buruzko beste edozein eskaera egin ere. Horretarako, idazkia bidal diezaioke Tratamenduaren arduradunari, Biona, tef. 946 466 844, edo, bestela, biona@clinicabiona.com. helbide elektronikoaren bitartez. Eskabidearekin batera eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriaren (NAN edo antzekoa) kopia bidali beharko du. Eskabidea legezko ordezkari gisa egiten badu, nortasun-agiriaren fotokopiaz gain ordezkaritza horren egiaztagiria ere erantsi beharko du. Eskaeren ebazpenarekin ados ez bazaude edo erreklamazioren bat aurkeztu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo beharko duzu: www.agpd.es
3. Segurtasun - neurriak
Bionak, bere datu-tratamenduetan bildutako datu pertsonalak tratatzen dituenean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea nahiz eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, kontuan izanik teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak, bai gizakiaren ekintzak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, datu pertsonalak biltzen dituzten datu-tratamenduen segurtasun-neurriei buruz aplikatzekoa den indarreko legeria aintzat hartuko da. Erabiltzaileei jakinarazten zaie, alabaina, informatika-segurtasuneko neurriak ez direla erasoezinak eta, hortaz, beti izango dela legez kontrako eta bidegabeko intromisioak izateko arriskua, baina horiek ez liratekeela Bionaren erantzukizunpekoak izango.
4. Trafiko datuak
Bionaren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Biona klinikari bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Bionaren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
5. Indarraldia
Biona klinikak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Bionak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Bionak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.