KEPA ABASOLO
Odontologo eta ortodonzista
1998. urtean Odontologian lizentziatu nintzen. Behin gradua amaituta, Arrasate-Modragon-eko hortz klinika batean hasten naiz lanean. Bi urte geroago, Bilbora bueltatzen naiz, eta hainbat kliniketan haginlari lanak egiten ditut (protesiak eta ebakuntzak gehienbat).
2002. urtean, Muñiz doktorearen Ortodontzia graduondoa amaitzen dut Madrilen. Ondoren, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hortz kliniketan lan egiten dut, ortodontzia tratamenduetan espezializatuz.
2008. urtean, Espainiako Kinesiologia eta Medikuntza Odontologiko Elkartean (SEKMO) Posturologia eta Kinesiologia Masterra egiten dut.
2010. urtean, Bartzelonako San Joan de Déu ospitalean Terapia Neural (TN) eta Odontologia Neurofokala (ONF) Masterra burutzen dut, eta 2011. urtean, Errehabilitazio Neuro Oklusalarekin (RNO) izaten dut lehenengo harremana.
2013-2014 urte bitartean, Goi mailako Hortzen Ikasketa eta Ikerketaren Nazioarteko Zentroan (CIDESID) Inplantologia eta Protodonzia Masterra burutzen dut Bartzelonan.
Azkenik, arestian aipatutako guztiari, Damon, Invisaling, Clear Alligner eta Orthoclonic sistemei, Analisi posturalari, Estimuloterapiari, Oligoterapia, Odontologia holistiko eta biologikoari, Hortz – Laserrari eta Ozonoterapiari buruzko formakuntza ikastaro eta seminarioak gehitu behar ditugu.