Biona Biona

 678 541 685 | 946 466 844 | biona@clinicabiona.com | ES

  • Hasiera
  • Klinika
  • Terapiak
      • Odontología Biologikoa
      • Ortodontzia eta posturologia
      • Terapia Neurala
      • Podologia
      • Osteopatia
  • Terapeutak
      • KEPA ABASOLO
      • IONE AMEZAGA
      • JENIFER LARRABEITI
  • KONTAKTU DATUAK
  • 1º KONSULTA
  • Hasiera | 
  • Terapiak | 
  • Odontología Biologikoa

ODONTOLOGIA BIOLOGIKOA

Odontologiaren ikuspegi integral eta jasangarria.

Odontologia biologiko integralak, odontologia konbentzionalaren espezialitate guztiekin lan egiten du.

Pentsamendu integral honek, naturaltasun biologiko eta fisiologikodun integrazio korporalen sistema anitzak hartzen ditu bere gain, zeintzuk bere atal guztiak elkar – harremanetan jarri eta kateatzen dituen.

Horien artean, nerbio sistema- zentrala eta autonomoa, sistema immunitario- espezifiko eta ez – espezifikoa eta auto – erregulazio psikoneuro – endokrinoen zirkuituak ditugu, baita txinatar akupunturan zein ezagutzen ez diren beste sistema batzuetan oinarritzen diren erresonantzia – kateak ere.

Gure ikuspegi integrala

Disziplina anitzetatik datorren metodo eta ezagutzan oinarritzen den odontologiaren alde egiten dugu:

  • Homeopatia
  • Kinesiologia
  • Medicina biologikoa
  • Terapia neurala
  • Posturologia
  • Ikasketa nutrizionala
  • Fitoterapia
  • Ozonoterapia 

ZELAN LAGUNTZEN ZAITUGU

Odontologia ez- oldarkor zein erasokorra eskatzen duten pazienteei erantzuna ematen diegu.

Ezagutza zientifiko modernoaren oinarriei helduz, odontologia biologiko integrala jarraian azalduko ditugun hiru ideiez arduratzen da: 

  • Gorputza, burua eta izpiritua bere gain hartzen dituen eta irizpide integralen araberakoak diren argibide diagnostiko eta terapeutikoez baliatzen da.
  • Sendagai kimikoen erabilera gutxitzeko helburuarekin, gutxien kalte ditzaketen errekurtso terapeutiko eta sendagai biologikoez baliatzen da.
  • Organismoan txertaturiko hortzetako materialen intolerantziarekin, narritadurarekin, kronikoak izan ohi diren eragotzitako eremuekin, eta murtxikatze – sistemaren disfuntzioarekin harremana duen sistema estomagnatikoak izan ditzakeen interferentziak baztertzen ditu.

HONELA EGITEN DUGU LAN

Medikuntza tradizional eta terapia biologiko berrien konbinazioan sinesten dugu

Gure lehentasuna pazientearen lasaitasuna da

Abangoardiako teknologiaz baliatzen garelarik, metodo eta aurrerapen berriak aplikatzen ditugu. gure pazienteekiko erantzukizun osoa duten doktoreak gara. gure esku jartzen bazara, eroso sentiaraziko zaitugu.

 

Merkurio zein aleazio kaltegarririk gabeko materialak erabiltzen ditugu

Ahoan aurki daitezkeen metalen kopuru eta kalitatea zehaztu eta analizatzen dugu, baita pazienteari kalte egin ditzaketen mikro – korronte galbaniko edo beste interakzioen eratzea ebaluatu ere. 

Terapeutak, material arduratsuen ordezkapenerako protokolo seguruak jarraituz,  metal astunen kontaminazioa baztertuz, eta aldi berean, giza naturarekin biologikoki bateragarriak diren materialen erabiliz, ordezkapen- sendaketa sekuentziala burutuko du. 

Ikuspegi eta tratamendu integrala

Indibiduaren ikuspegi integralean oinarritzen gara, baita ahoaren patologiak organismoaren gainerako atalekin duen harremanaren edo beste ondoezekin izan ditzakeen zeharkako harremanen diagnostikoan ere. 

Izan ere, min – kronikoari aurre egiteko hortz - aurpegi - masailezur tratamenduak burutzen ditugu: tratamendu biologikoa, terapia neurala, homeopatia, reflexo-kinesiologia, laserra eta ozonoterapia, besteak beste.

Medikazio biologikoa

Medikazio biologikoa, hots, homeopatia, fitoterapia eta oligoterapia, operazioen ondoren arazoak sortzean burututako tratamendu prebentiboetan, kirurgia garrantzitsuen aurretik eta ondoren, edo ahoan jatorria duten infekzioen tratamenduetan erabiltzen dugu.

Metalen erabilera apala duen odontologia

Ahal den metal gutxien duen protesi odontologia estetikoa. hainbat egoeratan, ezin daiteke metalen erabilera murriztu, hala, kasu hauetan, pazienteari hobeen egokitu daitezkeen alternatibak ebaluatuko lirateke. izan ere, bisphenol a-rik gabeko materialak erabiliko ditugu. 

 

NOR ARDURATUKO DA ZUTAZ?

Kepa Abasolo: Odontologo eta ortodonzista.

1998. urtean Odontologian lizentziatu nintzen. Behin gradua amaituta, Arrasate-Modragon-eko hortz klinika batean hasten naiz lanean. Bi urte geroago, Bilbora bueltatzen naiz, eta hainbat kliniketan haginlari lanak egiten ditut (protesiak eta ebakuntzak gehienbat).  

2002. urtean, Muñiz doktorearen Ortodontzia graduondoa amaitzen dut Madrilen. Ondoren, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hortz kliniketan lan egiten dut, ortodontzia tratamenduetan espezializatuz. 

2008. urtean, Espainiako Kinesiologia eta Medikuntza Odontologiko Elkartean (SEKMO) Posturologia eta Kinesiologia Masterra egiten dut.

2010. urtean, Bartzelonako San Joan de Déu ospitalean Terapia Neural (TN) eta Odontologia Neurofokala (ONF) Masterra  burutzen dut, eta 2011. urtean, Errehabilitazio Neuro Oklusalarekin (RNO) izaten dut lehenengo harremana. 

2013-2014 urte bitartean, Goi mailako Hortzen Ikasketa eta Ikerketaren Nazioarteko Zentroan (CIDESID) Inplantologia eta Protodonzia Masterra burutzen dut Bartzelonan.

Azkenik, arestian aipatutako guztiari, Damon, Invisaling, Clear Alligner eta Orthoclonic  sistemei, Analisi posturalari, Estimuloterapiari, Oligoterapia, Odontologia holistiko eta biologikoari, Hortz – Laserrari eta Ozonoterapiari buruzko formakuntza ikastaro eta seminarioak gehitu behar ditugu.

EZAGUTU EZAZU GEHIAGO

Estetika irizpideak jarraitzen ditugu, erabilpen eta jarrera egoki zein orekatuez lagundurik.
SEDAZIO KONTZIENTEA.

Oxido nitrosoa, oxigenoarekin konbinatzen den sedazio – agente seguru eta eraginkorra da. Agente hau, sudurrera egokitzen den maskara baten bidez inhalatzen da, eta “barrearen gasa” esaten zaion oxido honi esker, pazientea erlaxatuago dago eta hortaz, estres gutxiago sentitzen du. Bere helburua ez da pazientea lokartzea, haginlariari entzun eta honek egiten dituen galdera edo jarraibideei erantzun diezaiokeelako. Efektu honi “sedazio kontzientea” deritzo, zenbait minutu pasatu ondoren, pazientea hasten baita oxido nitrosoaren efektuak sentitzen. Hasieran, pazienteak, zorabiatuta egon edo beso eta hanketan kilimak suma ditzake, baina gero eroso eta lasaiago egongo da.

Izan ere, oxidoak sortzen dituen efektuak behin maskara kentzean desagertzen dira. Oxido nitrosoaren makinak, oxido nitrogenoa gehitu gabe eta interbentzioan zehar merkurioaren lurruna arnastea saihestuz, metal astunak segurtasunez erauztea ahalbidetzen du.

LASERTERAPIA

Argiaren boterea, laserra, aplikatzen den uhinaren luzeraren arabera, efektu ezberdinak ditu. Hortz kliniketan, ehun bigunetan operazio kirurgikoak egiteko erabiltzen da gehienbat. Efektu bakterizida garrantzitsua duelarik, prozedura periodontaletan erabili ohi da, baita hortzen zuritzetan ere. Dosi egokiak erabiliz gero, laserrak bioestimulu efektua du, zeinak orbaintzea bizkortu eta errazten duen. Laserrak sortzen duen onurak, kirurgien ebakuntzen osterako erabili daitezke, hortzen sentikortasuna eta ortodontziak sorrarazten dituen ondoezak gutxitzeko, edota ATM-a funtzionalki sendatzeko. 

Laserra erabiltzen den kirurgien abantaila handien artean ehunen erantzuna dugu, zeinak hantura eta infekzio – arriskua gutxitzen duen.

 

OZONOTERAPIA

Ozono gasa, tresna, inplante eta protesien azaleko desinfektatzaile eraginkorra da. Ebaketa kirurgikoetan aho – barrunbean erabiltzeko sustantzia ideala da. Ezaugarri biofisiologiko positiboei esker, orbaintze eta epitelializazioa laguntzen du, eta zelulen printzipio antirradikal naturalak (indukzio enzimatikpagatik) sendotzen ditu.

Izan ere, ozonoak efektu germizida handia du, denbora tarte gutxian bakteria, birus eta onddoak ezabatu eta suntsitzeko gaitasuna duelarik. Odol ehunean hazkundea ekoizten du, eta globulu gorriak estimulatzen ditu, zirkulazio hobeago batez, proteinak handituz, eta hanturaren aurkako ekintza sortuz, odolaren oxigenazio handiagoa eragiten duelarik.

Ozonoa tratamendu periodontaletan eta kirurgietan erabili daiteke ere, barrunbeak eta hodi – erradikularrak desinfektatzeko, aftak, herpesak, esmotatitisak, hortz – txantxarrak, zauri inflamatuak, hemorragiak, ateratzeen aurretik eta ondoren, peri – inplantitisak, pulpitisa eta horzkeriaren sentikortasuna gutxitzeko. 

Izan ere, ozonoterapia erabiltzean, metodo konbentzionalekin lor daitezkeen emaitzak lor ditzakegu, ozonoa erabiltzean, antibiotikoen erabilpena gutxitu daitekeelako. 

 

JAR ZAITEZTE GUREKIN KONTAKTUAN

Bete beharrezko eremu guztiak!

Klinikaren zein egiten dugun lanaren inguruan sor daitezkeen galderak gustura erantzungo ditugu.
Izena baliogabea
Email-a baliogabea
Telefonoa baliogabea
Helbidea baliogabea
Idatzi zure mezua
Pribatutasun politika onartu behar duzu
Entrada no válida
Entrada no válida

Logo de la clinica Biona

  678 541 685 | 946 46 68 44 | biona@clinicabiona.com | Erribera Kalea, 17, 48005 Bilbo, Bizkaia

  • Lege - oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika
Biona Aviso Legal | Política de privacidad