Arku konbentzional zuzenaren teknikak
Osteopatia eta jarrera analisiak, metal eta portzelanazko brackets-en erabileran oinarritzen den teknika klasikoarekin konbinatzen ditugu.
678 541 685 | 946 466 844 | biona@clinicabiona.com | ES
Bionan, irizpide estetikoez gain, hortzen posizioa hozka eta gorputzarekin elkar harremanean jartzen dituzten jarrera eta egitura ereduetatik eraturiko ortodontzia eta posturologia aplikatzen dugu.
Organismoaren ikuspegi integralarekin bat eginez, hortzak posizio oker batean edukitzeak gorputzaren gainerako atalen baten posizioa okerrarazi dezakeela uste dugu, luzarora hezurretako, artikulazioetako zein muskuluetako egituran arazoak sortuz.
Horrexegatik, tratamendu bat ala bestea gomendatzerako orduan, estetika ez ezik, hortzen posizio oker batengatik edo tratamendu desegoki batetik eratorritako gorputzaren gainerako atalek dituzten egitura – arazoak kontuan izan behar ditugu.
hortzen jarrera eta egitura ereduetatik abiatuz, ortodontzia eta posturologia praktikatzen dugu, estetika irizpideak betetzeaz gain,gorputzaren gainerako ataletan arazoak sortzea ekiditeko.
Osteopatia eta jarrera analisiak, metal eta portzelanazko brackets-en erabileran oinarritzen den teknika klasikoarekin konbinatzen ditugu.
Ortodontzia ikusezina ere esaten zaio, eta pieza txiki zehatz batzuen mugimenduetarako edo hozka edo oklusioak aldaketa nabarmenik behar ez duenean soilik erabili daiteke.
Sistema honek, oklusio orekatuagoarekin bat egiten du, eta gainera konponbide errazagoa zein estetikoa da.
Tratamenduak eskatzen duen denboraren murrizketa ahalbidetzen du, eta mugimenduak modu fisiologikoago batean egiteaz gain, marruskadura gutxitzen du.
Pedro planasen rno filosofiatik abiatuz, oklusioan aparatologia zehaztu eta esku hartzen dugu, zeinek indar oklusalen, tentsio indarren eta indar muskularren arteko oreka lortzeko onena den, baita tratamendua bera agintzean ere laguntzen duen.
1998. urtean Odontologian lizentziatu nintzen. Behin gradua amaituta, Arrasate-Modragon-eko hortz klinika batean hasten naiz lanean. Bi urte geroago, Bilbora bueltatzen naiz, eta hainbat kliniketan haginlari lanak egiten ditut (protesiak eta ebakuntzak gehienbat).
2002. urtean, Muñiz doktorearen Ortodontzia graduondoa amaitzen dut Madrilen. Ondoren, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hortz kliniketan lan egiten dut, ortodontzia tratamenduetan espezializatuz.
2008. urtean, Espainiako Kinesiologia eta Medikuntza Odontologiko Elkartean (SEKMO) Posturologia eta Kinesiologia Masterra egiten dut.
2010. urtean, Bartzelonako San Joan de Déu ospitalean Terapia Neural (TN) eta Odontologia Neurofokala (ONF) Masterra burutzen dut, eta 2011. urtean, Errehabilitazio Neuro Oklusalarekin (RNO) izaten dut lehenengo harremana.
2013-2014 urte bitartean, Goi mailako Hortzen Ikasketa eta Ikerketaren Nazioarteko Zentroan (CIDESID) Inplantologia eta Protodonzia Masterra burutzen dut Bartzelonan.
Azkenik, arestian aipatutako guztiari, Damon, Invisaling, Clear Alligner eta Orthoclonic sistemei, Analisi posturalari, Estimuloterapiari, Oligoterapia, Odontologia holistiko eta biologikoari, Hortz – Laserrari eta Ozonoterapiari buruzko formakuntza ikastaro eta seminarioak gehitu behar ditugu.
Oxido nitrosoa, oxigenoarekin konbinatzen den sedazio – agente seguru eta eraginkorra da. Agente hau, sudurrera egokitzen den maskara baten bidez inhalatzen da, eta “barrearen gasa” esaten zaion oxido honi esker, pazientea erlaxatuago dago eta hortaz, estres gutxiago sentitzen du. Bere helburua ez da pazientea lokartzea, haginlariari entzun eta honek egiten dituen galdera edo jarraibideei erantzun diezaiokeelako. Efektu honi “sedazio kontzientea” deritzo, zenbait minutu pasatu ondoren, pazientea hasten baita oxido nitrosoaren efektuak sentitzen. Hasieran, pazienteak, zorabiatuta egon edo beso eta hanketan kilimak suma ditzake, baina gero eroso eta lasaiago egongo da.
Izan ere, oxidoak sortzen dituen efektuak behin maskara kentzean desagertzen dira. Oxido nitrosoaren makinak, oxido nitrogenoa gehitu gabe eta interbentzioan zehar merkurioaren lurruna arnastea saihestuz, metal astunak segurtasunez erauztea ahalbidetzen du.
Argiaren boterea, laserra, aplikatzen den uhinaren luzeraren arabera, efektu ezberdinak ditu. Hortz kliniketan, ehun bigunetan operazio kirurgikoak egiteko erabiltzen da gehienbat. Efektu bakterizida garrantzitsua duelarik, prozedura periodontaletan erabili ohi da, baita hortzen zuritzetan ere. Dosi egokiak erabiliz gero, laserrak bioestimulu efektua du, zeinak orbaintzea bizkortu eta errazten duen. Laserrak sortzen duen onurak, kirurgien ebakuntzen osterako erabili daitezke, hortzen sentikortasuna eta ortodontziak sorrarazten dituen ondoezak gutxitzeko, edota ATM-a funtzionalki sendatzeko.
Laserra erabiltzen den kirurgien abantaila handien artean ehunen erantzuna dugu, zeinak hantura eta infekzio – arriskua gutxitzen duen.
Ozono gasa, tresna, inplante eta protesien azaleko desinfektatzaile eraginkorra da. Ebaketa kirurgikoetan aho – barrunbean erabiltzeko sustantzia ideala da. Ezaugarri biofisiologiko positiboei esker, orbaintze eta epitelializazioa laguntzen du, eta zelulen printzipio antirradikal naturalak (indukzio enzimatikpagatik) sendotzen ditu.
Izan ere, ozonoak efektu germizida handia du, denbora tarte gutxian bakteria, birus eta onddoak ezabatu eta suntsitzeko gaitasuna duelarik. Odol ehunean hazkundea ekoizten du, eta globulu gorriak estimulatzen ditu, zirkulazio hobeago batez, proteinak handituz, eta hanturaren aurkako ekintza sortuz, odolaren oxigenazio handiagoa eragiten duelarik.
Ozonoa tratamendu periodontaletan eta kirurgietan erabili daiteke ere, barrunbeak eta hodi – erradikularrak desinfektatzeko, aftak, herpesak, esmotatitisak, hortz – txantxarrak, zauri inflamatuak, hemorragiak, ateratzeen aurretik eta ondoren, peri – inplantitisak, pulpitisa eta horzkeriaren sentikortasuna gutxitzeko.
Izan ere, ozonoterapia erabiltzean, metodo konbentzionalekin lor daitezkeen emaitzak lor ditzakegu, ozonoa erabiltzean, antibiotikoen erabilpena gutxitu daitekeelako.