678 541 685 | 946 466 844 | biona@clinicabiona.com | ES
Gure gorputzeko atal guztiak elkar harremanetan daude, hein batean, burua, organoak eta ehunak nerbio - sare berari konektatuta daudelarik.
Nerbio-sistema begetatiboak organo eta ehunen funtzioak erregulatzen ditu, hauen artean oreka mantenduz eta nerbio – sistema begetatibo horretan integratuz.
Nerbio – sarean narritadura sortzeak (orbainak, infekzioak, interbentzio kirurgikoak, estres emozionala,…) neurobegetatiboa alda dezake, eta ondorioz, gorputzeko edozein atalek sintoma ezberdinak nabaritzea.
Terapia neuralak, narridurak neutralizatzea du helburu, eta horretarako, pazientearen historiaren araberako puntu espezifikoetan prokaina duten injekzioak erabiliko ditugu. Modu honetan, nerbio sistemak, orekatuagoa izango den orden berria bilatuko du, zeinean mina, infekzioa, alergia, lardaska edo nahasketa hormonala desagertu daitezkeen.
Terapia neurala, organismoaren ikuspegi holistikoari jarraituz eta nerbio - sistema begetatiboan barrena saiatzen da pazientearen ondoezak neutralizatzen.
Nerbio sistema, aparteko matrize zelularraren bidez (oinarrizko sustantzia bezala ezagutzen dena) gainerako zeluletara heltzen den informazio – sarea da, zeinak organo eta ehun ezberdinak integratzen dituen gure gorputzean.
Modu honetan, sistemaren edozein atalaren ezaugarri eta funtzioen aldaketa eragingo lukeen narritadurak, sistema bere osotasunean jo egingo du, eta aldez aurretiko disfuntziorako joera aurki ditzakegun lekuan sumatuko dira ondorioak.
Izan ere, terapia honek, narritadurak neutralizatzea du helburu, hauek tonu neurobegetatiboa erasotzeaz gain, gaixotasuna sortzen dutelarik. Neutraultasun hau, pazientearen nerbio – sistema begetatiboak eraso edo lesioak jaso dituen leku espezifikoetan anestesia lokalaren kontzentrazio apala, orokorrean prokaina, aplikatuz lortzen da.
Informazioaren hartu – emana oztopatzen duten eta nerbio – sareari estimulu narritatuak bidaltzen dituzten blokeoak ezabatuz erregulazio mekanismoak suspertu nahi dira, organismoak berak erreakzio auto – sendagarriak produzitu, ekintza propioa garatu eta bere bizi indarraren bidez orden berrirantz zuzendu dadin.
Horrexegatik, Terapia Neurala neurri higieniko eta naturalekin osatzen dugu.
1998. urtean Odontologian lizentziatu nintzen. Behin gradua amaituta, Arrasate-Modragon-eko hortz klinika batean hasten naiz lanean. Bi urte geroago, Bilbora bueltatzen naiz, eta hainbat kliniketan haginlari lanak egiten ditut (protesiak eta ebakuntzak gehienbat).
2002. urtean, Muñiz doktorearen Ortodontzia graduondoa amaitzen dut Madrilen. Ondoren, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hortz kliniketan lan egiten dut, ortodontzia tratamenduetan espezializatuz.
2008. urtean, Espainiako Kinesiologia eta Medikuntza Odontologiko Elkartean (SEKMO) Posturologia eta Kinesiologia Masterra egiten dut.
2010. urtean, Bartzelonako San Joan de Déu ospitalean Terapia Neural (TN) eta Odontologia Neurofokala (ONF) Masterra burutzen dut, eta 2011. urtean, Errehabilitazio Neuro Oklusalarekin (RNO) izaten dut lehenengo harremana.
2013-2014 urte bitartean, Goi mailako Hortzen Ikasketa eta Ikerketaren Nazioarteko Zentroan (CIDESID) Inplantologia eta Protodonzia Masterra burutzen dut Bartzelonan.
Azkenik, arestian aipatutako guztiari, Damon, Invisaling, Clear Alligner eta Orthoclonic sistemei, Analisi posturalari, Estimuloterapiari, Oligoterapia, Odontologia holistiko eta biologikoari, Hortz – Laserrari eta Ozonoterapiari buruzko formakuntza ikastaro eta seminarioak gehitu behar ditugu.