Biona Biona

 678 541 685 | 946 466 844 | biona@clinicabiona.com | ES

  • Hasiera
  • Klinika
  • Terapiak
      • Odontología Biologikoa
      • Ortodontzia eta posturologia
      • Terapia Neurala
      • Podologia
      • Osteopatia
  • Terapeutak
      • KEPA ABASOLO
      • IONE AMEZAGA
      • JENIFER LARRABEITI
  • KONTAKTU DATUAK
  • 1º KONSULTA
  • Hasiera | 
  • Terapiak | 
  • Podologia

PODOLOGIA

Oina euskarri gisa

Podologia, oinari eragin diezaioketen gaixotasun eta aldaketen ikasketa eta erremedioa du objektu gisa, ikasketa hura behe kirurgiaren mugak gainditzen ez dituenean, hots, ospitaleratzerik behar ez denean. 

Pauso tinkoez mundua zure esku

HONELA EGITEN DUGU LAN

Gure zerbitzuak lau tratamendu - ardatz kontuan hartuz antolatzen ditugu.

Lehen mailako podologia

NOR ARDURATUKO DA ZUTAZ?

Jenifer Larrabeiti: Podologoa

Madrileko Complutense Unibertsitatean podologia ikasi zuen, eta 2004.

Urtean diplomatu egin zen. Behin diplomatua, gaur egun arte bertan jarraituko duen kontsulta pribatuan lan egiten hasten da, eta bitartean, hein handi batean oin – zoleko ortesisetan espezializatutako bi postgradu egiten ditu.

Lehenengoa, 2004 – 2005 urte bitartean egiten du Madrilen, eta Neurrian egindako Produktu Ortopedikoen Gainbegiralea izeneko postgradu hau, ortopedia batetik eskuratu behar ez izateko plantilak adaptatzen edo fabrikatzen ikastean datza. Bigarrena, berriz, 2005 – 2006 urte bitartean egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Ortopodologia Klinikoa izeneko postgradu honek, neurrian egindako plantilen fabrikazioaren teknika hobetzen lagundu zion.

EZAGUTU EZAZU GEHIAGO

Oina modu integralean maneiatzen dugu.
SEDAZIO KONTZIENTEA.

Oxido nitrosoa, oxigenoarekin konbinatzen den sedazio – agente seguru eta eraginkorra da. Agente hau, sudurrera egokitzen den maskara baten bidez inhalatzen da, eta “barrearen gasa” esaten zaion oxido honi esker, pazientea erlaxatuago dago eta hortaz, estres gutxiago sentitzen du. Bere helburua ez da pazientea lokartzea, haginlariari entzun eta honek egiten dituen galdera edo jarraibideei erantzun diezaiokeelako. Efektu honi “sedazio kontzientea” deritzo, zenbait minutu pasatu ondoren, pazientea hasten baita oxido nitrosoaren efektuak sentitzen. Hasieran, pazienteak, zorabiatuta egon edo beso eta hanketan kilimak suma ditzake, baina gero eroso eta lasaiago egongo da.

Izan ere, oxidoak sortzen dituen efektuak behin maskara kentzean desagertzen dira. Oxido nitrosoaren makinak, oxido nitrogenoa gehitu gabe eta interbentzioan zehar merkurioaren lurruna arnastea saihestuz, metal astunak segurtasunez erauztea ahalbidetzen du.

LASERTERAPIA

Argiaren boterea, laserra, aplikatzen den uhinaren luzeraren arabera, efektu ezberdinak ditu. Hortz kliniketan, ehun bigunetan operazio kirurgikoak egiteko erabiltzen da gehienbat. Efektu bakterizida garrantzitsua duelarik, prozedura periodontaletan erabili ohi da, baita hortzen zuritzetan ere. Dosi egokiak erabiliz gero, laserrak bioestimulu efektua du, zeinak orbaintzea bizkortu eta errazten duen. Laserrak sortzen duen onurak, kirurgien ebakuntzen osterako erabili daitezke, hortzen sentikortasuna eta ortodontziak sorrarazten dituen ondoezak gutxitzeko, edota ATM-a funtzionalki sendatzeko. 

Laserra erabiltzen den kirurgien abantaila handien artean ehunen erantzuna dugu, zeinak hantura eta infekzio – arriskua gutxitzen duen.

 

OZONOTERAPIA

Ozono gasa, tresna, inplante eta protesien azaleko desinfektatzaile eraginkorra da. Ebaketa kirurgikoetan aho – barrunbean erabiltzeko sustantzia ideala da. Ezaugarri biofisiologiko positiboei esker, orbaintze eta epitelializazioa laguntzen du, eta zelulen printzipio antirradikal naturalak (indukzio enzimatikpagatik) sendotzen ditu.

Izan ere, ozonoak efektu germizida handia du, denbora tarte gutxian bakteria, birus eta onddoak ezabatu eta suntsitzeko gaitasuna duelarik. Odol ehunean hazkundea ekoizten du, eta globulu gorriak estimulatzen ditu, zirkulazio hobeago batez, proteinak handituz, eta hanturaren aurkako ekintza sortuz, odolaren oxigenazio handiagoa eragiten duelarik.

Ozonoa tratamendu periodontaletan eta kirurgietan erabili daiteke ere, barrunbeak eta hodi – erradikularrak desinfektatzeko, aftak, herpesak, esmotatitisak, hortz – txantxarrak, zauri inflamatuak, hemorragiak, ateratzeen aurretik eta ondoren, peri – inplantitisak, pulpitisa eta horzkeriaren sentikortasuna gutxitzeko. 

Izan ere, ozonoterapia erabiltzean, metodo konbentzionalekin lor daitezkeen emaitzak lor ditzakegu, ozonoa erabiltzean, antibiotikoen erabilpena gutxitu daitekeelako. 

 

JAR ZAITEZTE GUREKIN KONTAKTUAN

Bete beharrezko eremu guztiak!

Klinikaren zein egiten dugun lanaren inguruan sor daitezkeen galderak gustura erantzungo ditugu.
Izena baliogabea
Email-a baliogabea
Telefonoa baliogabea
Helbidea baliogabea
Idatzi zure mezua
Pribatutasun politika onartu behar duzu
Entrada no válida
Entrada no válida

Logo de la clinica Biona

  678 541 685 | 946 46 68 44 | biona@clinicabiona.com | Erribera Kalea, 17, 48005 Bilbo, Bizkaia

  • Lege - oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika
Biona Aviso Legal | Política de privacidad