Biona Biona

 678 541 685 | 946 466 844 | biona@clinicabiona.com | ES

  • Hasiera
  • Klinika
  • Terapiak
      • Odontología Biologikoa
      • Ortodontzia eta posturologia
      • Terapia Neurala
      • Podologia
      • Osteopatia
  • Terapeutak
      • KEPA ABASOLO
      • IONE AMEZAGA
      • JENIFER LARRABEITI
  • KONTAKTU DATUAK
  • 1º KONSULTA
  • Hasiera | 
  • Terapiak | 
  • Osteopatia

OSTEOPATIA

Gorputzaren estruktura eta orekan oinarritzen den eskuzko teknika

Osteopatia, gorputzaren estruktura eta orekan oinarritzen den eskuzko teknika bat da, eta gorputzeko edozein ehunek jasandako mugikortasun aldaketei egindako eskuzko hurbilketa- diagnostiko eta terapeutikoan oinarritzen da.

Izan ere, edozein patologiaren aurrean, osteopatiak, organismoaren autoerregulazioa errespetatuz eta erraztuz funtzionatzen du, eta ez medikamentuen menpeko bihurtuz. Gainera, abordatze holistikoaren testuinguruan koka dezakegu, zein eredu bio-mediku-psiko-sozialen bidez, homeostasia edo gorputzeko ehun muskulueskeletikoen, nerbioen, erraien, zirkulazioaren multzoaren oreka mekanikoa bultzatu edo berreskuratu nahi duen. Horretarako,  diagnostiko- funtzional osteopatikoan patologikoak bezala identifikatu diren ehunetan eskuzko teknikak aplikatzen ditu.

206 hezur oreka mantentzeko 

Osteopatia, ez – erasokorra baina oso eraginkorra den eskuzko teknika bat da, eta prestakuntza aproposa duten teknikariek aplikatuz gero, guztiz segurua eta arriskurik gabekoa da. Izan ere, haur eta umeentzako aproposa izan daiteke ere. 

NOLA EGITEN DUGU?

Paziente bakoitzaren ehun eta estrukturek duten mugimenduaren askatasun maila baloratzen dugu.

Orokorrean, osteopatak, pazientearen arazo edo molestiak, artikulazioa, edo mugimendu askatasunaren mailarekin harremana duen ehunen estruktura begiratzen du. Ondoren, medikuntza diagnostikotik ezberdindu daitekeen ebaluazio esteopatiko bat egiten du. Ebaluazio hau, blokeaturik edo disfuntzioan dauden estrukturen identifikazioa, mugikortasun terminoetan, hau da, disfuntzio osteopatia osoa identifikatzen saiatzen da, gero, lesio guztiak ezabatu daitezen. 

Lesio osteopatiko hau gorputzaren edozein estruktura edo ehunean gerta daiteke. Artikulazioak, adibidez, artikulazioaren beraren muga fisiologikoen barnean, mugikortasun murrizketa bere gain hartzen dute; beraz, ez da dislokazio bat, baina azpiluxazio bat, berriz, bai. Honek, artikuluen zonaldea eta bizkarrezurraren fenomenoak diren arkuaren erreflexu espinala, hau da, gorputz visceral errefluxua narritatzen du, edota muskuluak uzkurtzen ditu ere.

 

HONELA EGITEN DUGU LAN

Osteopatia, modu integralean eta adar eta teknika zehatzen bitartez gauzatzen dugu. Arazoaren jatorria lokalizatzeko diagnostiko osteopatiko bat egin ondoren, osteopatak, gorputzaren estruktura ezberdinen oreka mekanikoa berrezartzeko teknika ezberdinak erabiltzen ditu.

Osteopatia estrukturala

Osteopatia estrukturala, sistema muskulueskeletikoari zuzenduta dago, zeinean disfuntzio, ehun eta paziente bakoitzari egokitutako teknika anitzak aplikatzen ditugun. Izan ere, bizkarrezurretik menbruak arte dauden gorputzeko artikulazio guztien  mugikortasun murrizketak zuzentzen ditugu, hots, temporo – masailezur artikulazioa, pelbisa,… teknika honek, gainera, tolerantzia handia erakusteaz gain, ez du efektu kontrajarririk, pazientearen oreka biomekanikoa berrezartzen duen teknika naturala baita.

Erraien osteopatia

Erraien osteopatia, erraien funtzioetan parte hartzen duten ehunetan jardutera dago bideraturik, hala nola, mintz haritsuetan. Izan ere, erraien eskuzko teknikek, mugikortasun fluxuetan etenaldiak askatzen laguntzen dute, zeintzuk organismoari erabilgarriago, produktiboago eta osasuntsuagoa den oinarri funtzionala eskaintzen dioten.  

 

Garezurreko osteopatia eta garezursacra terapia

Eskuzko tekniken bidez, garezurraren eta masailezurraren mikromugikortasuna errazten eta askatzen dute. Izan ere, meninge mintz eta cafekirraquideo likidoan teknika hauek aplikatuz, garezursacra harremanaren multzoa askatzen da ere. Teknika hauek, gainera, haur eta umeekin baliagarritasun handia du.

 

NOR ARDURATUKO DA ZUTAZ?

Ione Amezaga: Osteopata

1994 – 1997 urte bitartean, Zaragozako unibertsitatean diplomatzen naiz. Ondoren, nire ikasketak osatzeko helburuarekin, formazio gehiago eskuratzen dut. Lehenik, 1998 – 1999 urte bitartean, fisioterapia pediatriakoan oinarritutako postgradua egiten dut. Bigarrenik, 1999 – 2003 urte bitartean, Alcalako Unibertsitatean eskuzko terapiari buruzko masterra egiten dut, ondoren, urte bat gehiago luzatuko dudana (2004). Madrileko osteopatia Eskolan (EOM), osteopata titulua eskuratzea lortzen dut. 2004.

urtetik aurrera, iraupen ezberdinetako ikastaro ezberdinak burutzen ditut, zeintzuk gehienbat, eskuzko terapiarekin, pediatriaren alorrarekin eta ikuspegi holistikoarekin harremana duen gizakiaren diagnostiko eta

  • Fisioterapia Ginekologia eremuko patologian.
  • Fibrolisis diakutaneoa.
  • Drainatze linfatikoa.
  • Pediatrian Bobath metodoa 
  • Patologia- neurologiko eta pedriatikoaren abordatzerako le Metayer metodoa. 
  • Nutrizioa interbentzio fisioterapeutikoen prozesuetan.
  • Pediatrian arnas – fisioterapia.

Esperientzia profesionalari dagokionez, oraindela 19 urte hasi nintzen fisioterapeuta eta osteopata lanak egiten. Izan ere, zentro publiko eta pribatuetan (heziketa zentroetan, fisioterapia eta osteopatia zentroetan,…) lan egiteaz gain, EHU-n 2013 – 2014 ikasturtean, Fisioterapia graduan irakasle egon nintzen. 

 

GEHIAGO EZAGUTU

Mikromugimenduak gorputzaren oreka lortzeko.
SEDAZIO KONTZIENTEA.

Oxido nitrosoa, oxigenoarekin konbinatzen den sedazio – agente seguru eta eraginkorra da. Agente hau, sudurrera egokitzen den maskara baten bidez inhalatzen da, eta “barrearen gasa” esaten zaion oxido honi esker, pazientea erlaxatuago dago eta hortaz, estres gutxiago sentitzen du. Bere helburua ez da pazientea lokartzea, haginlariari entzun eta honek egiten dituen galdera edo jarraibideei erantzun diezaiokeelako. Efektu honi “sedazio kontzientea” deritzo, zenbait minutu pasatu ondoren, pazientea hasten baita oxido nitrosoaren efektuak sentitzen. Hasieran, pazienteak, zorabiatuta egon edo beso eta hanketan kilimak suma ditzake, baina gero eroso eta lasaiago egongo da.

Izan ere, oxidoak sortzen dituen efektuak behin maskara kentzean desagertzen dira. Oxido nitrosoaren makinak, oxido nitrogenoa gehitu gabe eta interbentzioan zehar merkurioaren lurruna arnastea saihestuz, metal astunak segurtasunez erauztea ahalbidetzen du.

LASERTERAPIA

Argiaren boterea, laserra, aplikatzen den uhinaren luzeraren arabera, efektu ezberdinak ditu. Hortz kliniketan, ehun bigunetan operazio kirurgikoak egiteko erabiltzen da gehienbat. Efektu bakterizida garrantzitsua duelarik, prozedura periodontaletan erabili ohi da, baita hortzen zuritzetan ere. Dosi egokiak erabiliz gero, laserrak bioestimulu efektua du, zeinak orbaintzea bizkortu eta errazten duen. Laserrak sortzen duen onurak, kirurgien ebakuntzen osterako erabili daitezke, hortzen sentikortasuna eta ortodontziak sorrarazten dituen ondoezak gutxitzeko, edota ATM-a funtzionalki sendatzeko. 

Laserra erabiltzen den kirurgien abantaila handien artean ehunen erantzuna dugu, zeinak hantura eta infekzio – arriskua gutxitzen duen.

 

OZONOTERAPIA

Ozono gasa, tresna, inplante eta protesien azaleko desinfektatzaile eraginkorra da. Ebaketa kirurgikoetan aho – barrunbean erabiltzeko sustantzia ideala da. Ezaugarri biofisiologiko positiboei esker, orbaintze eta epitelializazioa laguntzen du, eta zelulen printzipio antirradikal naturalak (indukzio enzimatikpagatik) sendotzen ditu.

Izan ere, ozonoak efektu germizida handia du, denbora tarte gutxian bakteria, birus eta onddoak ezabatu eta suntsitzeko gaitasuna duelarik. Odol ehunean hazkundea ekoizten du, eta globulu gorriak estimulatzen ditu, zirkulazio hobeago batez, proteinak handituz, eta hanturaren aurkako ekintza sortuz, odolaren oxigenazio handiagoa eragiten duelarik.

Ozonoa tratamendu periodontaletan eta kirurgietan erabili daiteke ere, barrunbeak eta hodi – erradikularrak desinfektatzeko, aftak, herpesak, esmotatitisak, hortz – txantxarrak, zauri inflamatuak, hemorragiak, ateratzeen aurretik eta ondoren, peri – inplantitisak, pulpitisa eta horzkeriaren sentikortasuna gutxitzeko. 

Izan ere, ozonoterapia erabiltzean, metodo konbentzionalekin lor daitezkeen emaitzak lor ditzakegu, ozonoa erabiltzean, antibiotikoen erabilpena gutxitu daitekeelako. 

 

JAR ZAITEZTE GUREKIN KONTAKTUAN

Bete beharrezko eremu guztiak!

Klinikaren zein egiten dugun lanaren inguruan sor daitezkeen galderak gustura erantzungo ditugu.
Izena baliogabea
Email-a baliogabea
Telefonoa baliogabea
Helbidea baliogabea
Idatzi zure mezua
Pribatutasun politika onartu behar duzu
Entrada no válida
Entrada no válida

Logo de la clinica Biona

  678 541 685 | 946 46 68 44 | biona@clinicabiona.com | Erribera Kalea, 17, 48005 Bilbo, Bizkaia

  • Lege - oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika
Biona Aviso Legal | Política de privacidad